Hizkuntza-ideologiak eta euskara. Modernitatetik gaur egunera

Euskara. Kultura. Mundura.

Hizkuntza-ideologiak eta euskara. Modernitatetik gaur egunera
  • 03
    Ots 2025
    Paris

‘Hizkuntza-ideologiak eta euskara. Modernitatetik gaur egunera’ mahaingurua egingo dute otsailaren 3an Parisko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean, bertan irakurle den Teresa Larruzeak bideratuta. Filosofiatik eta soziolinguistikatik, euskararen historia sozialari eta bere normalizazioaren erronkei helduko zaie mahai-inguruan.

Lehenik, Haritz Azurmendik, gizarte zientzietan doktorea (EHU) eta Jakin aldizkariko zuzendaria, modernitatean zehar  euskalduntasunari buruz Euskal Herrian ekoitzi ziren diskurtsoen analisia egingo du. Miren Artetxek berriz, EHUko irakasle eta NOR ikerketa taldeko kidea, hizkuntza-ideologiek euskararen biziberritzean izan dezaketen eraginari buruz hitz egingo du: nola hizkuntza-ideologiek eragiten duten praktiketan, eta alderantziz, eta nola hauek kontutan hartu behar ditugun hizkuntza biziberritze prozesuak pentsatzeko eta berauei ekiteko. Bi hitz-hartzeen ondoren Teresa Larruzeak analisi biak dialogoan jarriko ditu eta lau bat galdera helaraziko dizkie hizlariei

Mahaingurua 17:00etan izango da, Nation kanpuseko A608 aretoan. Gaztelaniaz izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu