"Hizkuntza eta kultura defendatzea ez da ekintza politiko hutsa, garrantzizko jarduera ekonomikoa baizik"

2015/03/31

Euskara. Kultura. Mundura.

Liverpooleko Unibertsitateko Euskal ikasketa Sailak antolatuta eta Etxepare Euskal Institutuak bertan sortutako Manuel Irujo Fellowship Katedrarenprograma pasa den martxoaren 26an amaitu zen, An End to the Basque Conflict? mintegi arrakastatsuarekin. Historia, Hizkuntza eta Kultura fakultateko ekimen kolektibo bat izan zen, kanpoko bi erakunderekin lankidetzan:  Euskal Herriko Unibertsitatea eta Agirre Lehendakaria Center.

Egun osoko programa honetan euskal gatazkaren jatorria eta konpontzeko zailtasunaren zergatia jarri zuten gainean izen handiko hizlarik, besteak beste Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. Mintegian esku hartu zuten entzuleen artean baziren nazioarte mailako hainbat aditu ere; Etxepare Euskal Institutuaren izenean Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria bertaratu zen. Arreta handiz jarraitu zituzten denek mintzaldiak, bai eta ekarpenak eta galderak egin, ondorengo solasaldi bizietan.

Xabier Irujo doktoreak (University of Nevada, Reno) zabaldu zuen mintegia , ETAren behin betiko su-etenaren gakoak azalduz. Euskal Herriaren independentzia nahiaren arrazoietan ere sakondu zuen. Haren aburuz, independentzia eskatzeko arrazoiak kulturari eta identitateari lotutakoak dira nagusiki, identitate kolektiboaren bilaketari, alegia. Kevin Bean doktoreak (University of Liverpool) doktoreak Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuak alderatu zituen, eta  Richard Gillespiek (University of Liverpool) katedradunak EAJ eta Euskal Herriaren status politiko berria izan zituen hizpide. Euskal Herrian eta Katalunian soberania eskatzeko arrazoi historikoak eman zituen, eta une honetako estrategia zehatzak xehatu.

Amaia Agirrek (Agirre Center for Social and Political Studies) Agirre Center  erakundea lantzen ari den hezkuntza programaren eta metodologiaren berri eman zuen. Egitasmoak bakean eta bizikidetzan oinarritutako hezkuntza du helburu, bizikidetzak elkarren ondoan bizitzea baino askoz ere gehiago esan nahi duela abiapuntu hartuta. Programaren lehen fasea abian da honezkero –ikerketa, lekukotzen bilketa…-   nazioarteko hainbat unibertsitateen partaidetzarekin, tartean  Columbia University ospetsua.  Agirreren azalpenak harridura sortu zuen entzuleen artean eta galdera asko egin zizkioten aurkezpenaren ondorengo hizketaldian .  

Eta mintegiko itxiera mintzaldia, hitzaldi nagusia, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak (Agirre Center for Social and Political Studies) eman zuen. "The Basque Case of Sustainable Human Development" izenburupean, hizkuntzak eta kulturak garapen ekonomikoan duten izaera estrategikoa azpimarratu zuen.  Eta adierazgarri ekonomikoak eman zituen Euskal Herria kokatzeko, kulturak hazkunde horretan izan duen garrantzia nabarmenduz. Izan ere, esan zuenez, 2007ko Human Development Index indizeak 3. lekuan kokatu zuen Euskadi, Islandiaren eta Norvegiaren atzetik.

Testuinguru horretan, lehendakariak azaldu zuen hizkuntza eta kultura defendatzea ez dela ekintza politiko hutsa, ez dela soilik identitateari edo folkloreari lotutako gaia, Giza Garapen Sustengarrian kokatu behar den jarduera ekonomikoa garrantzitsua baizik.  Eta  gizarte mailako berrikuntza aldarrikatu zuen, aurrerantzean ere euskaldunok aitzindari izan gaitezen.

An End to the Basque Conflict? Programa osoa

Manuel Irujo Katedra. Programa osoa

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu