Hizkuntza egonaldiak

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak, Aurten Bai fundazioarekin lankidetzan, Euskal Herrian hizkuntza egonaldiak egiteko bekak eskaintzen ditu nazioarteko unibertsitate sarean euskara eta euskal kultura ikasten ari diren ikasleentzat.

Egonaldien helburua, hizkuntzaren esparrutik haratago, euskara eta euskal kulturan sakontzea, bertatik bertara euskal gizartearen alderdirik esanguratsuenak ezagutzeko aukera eskainiz.

Bekak bi asteko egonaldia hartzen du bere gain; bidaia gastuak, aldiz, ikasle bakoitzak ordaintzen ditu.

Beken inguruko argibide gehiago jasotzeko, hitz egin ikasten ari zaren unibertsitateko euskara irakurlearekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.