Hitzaldi ezberdinak Alemaniako unibertsitateetan zehar, Mari Jose Olaziregiren eskutik
2015/07/01
Euskara. Kultura. Mundura.
Mari Jose Olaziregik, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendariak, agenda estua du egunotan, izan ere, Alemaniako unibertsitate ezberdinetan antolatutako ekimenetan hartuko du parte.
Ekainaren 29an Freie Universitäten hitzaldia eskaini zuen, Berlinen: "Iraganarekiko obsesioa euskal literaturgintzan". Era berean, Olaziregik egoera baliatu zuen Etxepare Institutuak unibertsitatean duen irakurletzako arduradunekin biltzeko, hitzarmena indartzeko eta mugikortasun programa zabalagoa planteatzeko.
Uztailaren 1ean, Leipzig unibertsitatean izango da, "Euskal literaturaren nazioartekotzea" hitzaldia eskaintzeko “Kulturen artean itzultzen” jardunaldien baitan. Bestalde, uztailaren 3an Goethe Universotät-era joango da, Eduardo Chillida katedraren harira antolatutako nazioarteko kongresura. Bertan, eskertza hitzak adieraziko ditu Institutuaren izenean.
Azkenik, uztailaren 7an, Christian-Albrechts-Universität zu Kiel (Kiel) unibertsitatean hitzaldia eskainiko du Olaziregik. Azken hau bideokonferentzia bitartez burutuko dute: “Memoriarekiko obesesioa euskal literaturgintzan”.