Hay Festival Querétaro: Eider Rodriguez
Euskara. Kultura. Mundura.
-
07Ira 202310Ira 2023Mexiko
Hay Festival Querétaro jaialdiaren zortzigarren edizio honetan Eider Rodriguez idazle eta irakasle euskaldunak hartuko du parte. Gaur egun, Eider Rodriguez irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta "Eta handik gutxira gaur" (2004), "Haragia" (2007), "Katu jendea" (2010) eta "Bihotz handiegia" (2017) kontakizun liburuen egilea da. Bere azken eleberria 2021ean argitaratu zen, "Eraikuntzarako materiala".
Hay Festival irabazi-asmorik gabeko erakundea da, duela 37 urte sortu zen Erresuma Batuan eta hainbat herrialdetan du presentzia, kultura herritar guztientzat eskuragarri egiteko helburuarekin. Literatura, pentsamendua, ideiak eta pertsonen arteko trukea sustatzeko jaialdi inklusiboak sortzen dituzte publiko guztientzat.
Querétaroko (Mexiko) Hay Festival jaialdiaren zortzigarren edizioa 2023ko irailaren 7tik 10era egingo da. Jaialdi honek nazioarteko, nazioko eta tokiko talentua uztartzen duten ekitaldien programa bat du. Elkarreragin eta parte hartu nahi duen publiko zabalarentzat pentsatuak dauden eta hiriarekin lotuta dauden hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta proiekzioak barne hartzen ditu.
Eider Rodriguez euskal idazleak bere lehen eleberriaz hitz egingo du, ‘Eraikuntzarako materiala’ (2021). Lan honek autofikzio-ezaugarri nabarmenak ditu, eta bere aitaren alkoholismoaren orbainak daramatzan haurtzaro eta familia-bizitza baten istorioa kontatzen du. Istorio honek gurasoen eta seme-alaben arteko harreman zailak jorratzen ditu, eta literaturak oroimenaren eta nortasunaren berreraikuntzan duen funtzioa ilustratzen du.
Eider Rodriguez Sara Escamillarekin elkarrizketan.
Irailak 7 (osteguna) / 17.00
UAQ, explanada de Rectoría, Auditorio Fernando Díaz Ramírez
Eider Rodriguez eta Elvira Liceaga elkarrizketan Diego Rabasarekin.
Irailak 8 (ostirala) / 17.00
Museo de la Ciudad (Hay Festival espazioa)