Hay Festival: Amets Arzallus
Euskara. Kultura. Mundura.
-
26Urt 202329Urt 2023Cartagena de Indias
Cartagena de Indias hirian egingo den Hay Festivalen izango da Amets Arzallus bertsolari eta idazlea. Urtarrilaren 26tik 29ra egingo dute Colombiako literatur jaialdi ezaguna, eta hiru jardueratan parte hartuko du euskal sortzaileak.
Urtarrilaren 28an, 16:00etan, Yásnaya Elena Aguilar, Darrel McLeod eta Hanan Issa-rekin batera solastuko da, IIngrid Bejerman-ek gidatuko duen mahai inguruan, Centro de Convenciones-eko Salón Barahona-n, Escenario Gales-en.
Gero, hilaren 28ko 20:00etan, Centro de Formación de la Cooperación Española-n, Mercedes Cebrián, John Galán casanova, BernardineEvaristo Hanan Issa, Deborah Levy eta Juan Gabriel Vásquez idazleekin solasean ariko da Arzallus, Guido Tamayok gidatutako solasaldian.
Hirugarrenik, urtarrilaren 30ean, 11:30ean, Andrés Felipe Solano, Josef Amon eta Daniella Sánchez Russorekin egingo du solasaldia. Universidad del Norte-n izango da, Barranquillan, Marvel Moreno auditorioan.
‘Miñan’ liburuaren aurkezpena egingo du jaialdian Amets Arzallusek, kultur aniztasunaz eta identitateaz hitz egiteaz gain, besteak beste. ‘Miñan’ eleberria (2019, Susa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Hamar hizkuntzatara itzulia, Gineatik Euskal Herrira egindako bidea kontatzen du bertan, desagertutako anaiaren bila egin zuena. Euskaraz gain, gaztelaniaz, alemanez, ingelesez, italieraz, danieraz edota galegoz dago irakurgai, besteak beste. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.
Amets Arzallus Antia (Hendaia, Lapurdi, 1983ko azaroaren 9a) bertsolaria, kazetaria eta idazlea da. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazteaz gain, lau aldiz nagusitu da Xilaba Bertsulari Xapelketan eta beste hainbestetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan.
Etxepare Euskal Institutua eta artista
Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileen zabalkundea sustatzen du, era guztietako nazioarteko jaialdiekin elkarlanean. Hay Festival munduko hainbat lekutan jaialdiak sortzen dituen erakundea da, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta proiekzioak barne hartzen dituzten ekitaldien programak zabalduz. Cartagena de Indias Jaialdia Latinoamerikako literatura jaialdi garrantzitsuenetako bat da, eta bertan parte hartuko du Amets Arzallusek.