Hasier Etxeberria eta euskal sukaldaritza asteburu honetan Washingtonen

2015/03/06

Euskara. Kultura. Mundura.

Mundu mailan ezaguna den Washington DCko Kennedy Center gunean egiten ari diren  Iberian Suite: global arts remix festival jaialdiak euskal sukaldaritza izango du protagonista martxoaren 7an eta 8an. Programa honen baitan, Hasier Etxeberria kazetari, dokumental egile eta gastronomia arloko hainbat libururen idazle denak bi film aurkeztuko ditu, eta gaiaren inguruko bi hitzaldi ere eskainiko ditu. Culinary & Film atalaren barruan izango da hain zuzen ere, Etxepare Euskal Institutuaren bitartekaritzari esker lortutako partaidetzan. 

Iberian Suite arte diziplina ezberdinak uztartzen dituen nazioarteko jaialdia da: antzerkia, dantza, musika, ikusizko arteak, literatura, diseinua, sukaldaritza eta zinea, denek bat egiten dute Washingtongo The Kennedy Center-en.

Hasier Etxeberriak bi dokumental aurkeztuko ditu jaialdian, euskal sukaldaritza eta sukaldarien ingurukoak, eta emanaldi bakoitzaren ostean mintzaldiak emango ditu, aipatu diren gaietan gehiago sakonduz. Martxoaren 7ko emanaldian EITBk eta Basque Culinary Center-ek ekoiztutako Euskadi: Cocina en la Cumbrefilma ikusi ahal izango da jaialdian. Subijana, Arzak, Eneko Atxa, Argiñano, Arbelaitz, Berasategi...euskal sukaldari esanguratsuenak  euskal sukaldaritzaz darabiltza  Francisco Javier Gutiérrez eta Jon Arreguik zuzendutako lanean. Eta martxoaren 8an Hasier Etxeberriak berak zuzendu duen Juan Mari Arzak: Etxe bat da Mundualana izango da ikusgai. Sukaldariaren ikuspegian barneratzen den lana da, euskal sukaldari esanguratsuenetakoa gertutik ezagutuko aukera ematen duena.

Gainera, Washington hiriko programa ez da euskal sukaldaritzak martxoan AEBetan izango duen presentzia nabarmen bakarra. Hil honetan bertan Juan Mari Arzak sukaldariak Miamiko Dade Collegen Lehendakariaren Domina jasoko du. Martxoaren 11ean izango da, Basque Culinary Centerrek Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz sustatutako ekimen garrantzitsuan.

Argazkian, Hasier Etxeberria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu