Goethe-Universität Frankfurt | Euskara eta euskal kulturako irakurlea (2024)

Frankfurteko Goethe unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri du Etxepare Euskal Institutuak. Alemaniako unibertsitate honetan euskara eta euskal kulturako eskolak emango ditu hautatutako pertsonak 2025-2026 ikasturtean zehar. 2025eko apirilaren 1a baino lehenago Frankfurteko Goethe Unibertsitatera joan beharko du, klaseak ematen hasteko.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2024/12/31 - 2025/01/30
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Kontaktua: Eneko Agirre | irakurletzak@etxepare.eus | +34 943 023 407
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.