Gaur hasiko da "Euskadi suena...en Madrid" jaialdia!
2014/10/16
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskadi suena…en Madrid Jaialdia gaur estreinatuko da Madrilen, eta lehen kontzertuaOreka TX taldearen eskutik dator, Clamores arteoan. Azaroaren 20a bitartean luzatuko da euskal musika eta sortzaileak gure mugetatik kanpo eramateko asmoa duen ekimena. Emankor Sareak sortutako proiektua da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta La Noche en Vivo-ko aretoen elkartearekin elkarlanean.
Euskadi Suena…en Madrid jaialdiaren lehen edizio honek, Madrilen lehorreratu eta bertan urteroko erreferentziazko euskal jaialdi bezala ezartzea du helburu. Lehen edizio honetan parte hartuko duten taldeak honako hauek dira: Oreka Tx, Willis Drummond(Urriak 17, Wurlitzer Ballroom), Jainko Txiki eta Jostalari Hura -Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde- (Urriak 31, Bogui Jazz), Travellin´Brothers (Azaroak 14, El Sol), Tania de Sousa (Azaroak 14, Juglar) eta Ainara LeGardon (Azaroak 20, Siroco).
Kontzertuez gain, Azaletatik Sustraietara erakusketa ere egongo da ikusgai urriaren 22tik azaroaren 5a arte. Erakusketa, izen bereko proiektuaren bigarren fasea da. Lehenengoa, Azaletik Sustraietara liburuaren argitalpena izan zen, azken 5 hamarkadetako euskal musika eta disko azalen ingurukoa, artistei egindako elkarrizketekin eta hamarkada bakoitzeko euskal idazle baten testuarekin. Erakusketa honetan, 5 hamarkada horietan zeharreko ibilbidea jarrai daiteke, eskala handiko disko azalen bitartez, eta minutu gutxitan garai bakoitzeko gertakari esanguratsuenak jasotzen dituen bideo baten proiekzioarekin. Café La Palman ikus daiteke erakusketa.
Estiloagatik, erakartzeko ahalmenagatik eta errepertorioagatik publikoarentzat interesgarria den egitaraua eratu da, taldeei euskal mugetatik kanpo duten presentzia sustatzen laguntzeko eta baita programak berak inpaktu nahikoa lor dezan Euskadin zein Madrilen. Azken finean, komunikazio-espazioa sortuz, artista euskaldun eta madrildarren arteko topaketa sortu nahi da.
Informazio gehiago: www.euskadisuena.com

Argazkia: Facebook Oreka TX