Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena Bordelen

2016/11/22

Euskara. Kultura. Mundura.

Bordele kanpokaldean dagoen Le Rocher de Palmer kulturgunean, musika tradizionaleko ikastaroa eskainiko dute Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak eta Aitor Furundarena akordeoilari ordiziarrak. Gainera, "Bi Poliedro" elkarlanean duten proiektuan oinarrituriko kontzertua emango dute bertan.

Honela, Aquitaine.eus proiektuaren babesaz Bordelen eskaintzen den kontzertu honekin, aurtengo euskal musika programazioa amaitutzat emango dute Le Rocher de Palmer aretoan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu