Herritarrekiko harremanak
Euskara. Kultura. Mundura.
Herritarrek informazio publikoa eskuratzeari buruzko prozedura
Gobernu Kontseiluaren 2015eko urtarrilaren 13ko erabakiak, Euskal Autonomia Erkideko Administrazioaren funtzionamendu-neurriak onartzen dituenak, informazio publikoaren sarbideari, publizitate aktiboari eta gardentasun nahiz gobernu onaren kulturan aurrera egiteari dagokionez, EAEko Administrazioarentzat eta haren sektore publikoarentzat informazio publikoa eskuratzeko eskaera guztien erregistro komun bat bermatu behar dela xedatzen du. EAEko administrazio orokorraren eta haren sektore publikoaren eskaera guztiak ZUZENEAN arreta-zerbitzuaren bidez bideratu behar dira, hau da, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen barruko zerbitzuaren bidez. Informazio publikora sartzeko eskubidea erabili nahi baduzu, jarraitu esteka hau.
Zerbitzuaren kalitatea neurtzeko informazio estatistikoa
Etxepare Euskal Institutuak ez du ematen dituen zerbitzuen kalitatearen inguruko informazio estatistikorik. Eusko Jaurlaritzak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa esteka honetan argitaratuta dago.