Frank Bidart Katedra: Mikel Otxoteko
Euskara. Kultura. Mundura.
-
16Mai 202406Eka 2024Bakersfield
Mikel Otxoteko artista, irakasle eta ikerlaria aukeratu dute 2024ko Frank Bidart katedran ikerketa eta sorkuntza egonaldia egiteko. ´Janari hura´ proiektua garatuko du CSUB California State Uiversity-n, maiatzaren 16tik ekainaren 6ra bitarte.
‘Janari hura’ Euskal gastronomiak Kern lurraldean (Califronia, AEB) duen eraginari buruzko ikus-entzunezko pieza bat izango da, ikerketa artistiko, gastronomiko eta antropologiko batean oinarritutakoa. Bideo sorta hori, , beste elementu grafiko batzuekin elkarrekin eta elkarrizketan, multzo koherente eta iradokitzailea izan nahi du hausnarketarako. Bilduma hori publikoarekin partekatuko da arte-erakusketa batean.
Esaten denez, Kernen dago euskal jatetxeen kontzentraziorik handiena Estatu Batuetan. Sorkuntza-proiektu honek euskal herriaren eta Kern lurraldearen arteko harreman historikoa eta bat-egitea agerian uzteko lan egingo du.
Otxotekok hainbat eragilerekin lan egingo du bere ikerketa aurrera eramateko. Alde batetik, tailerren bidez lan egingo du CSUBeko ikasleekin, bakoitzak bere esperientzia eta ezagutza eman dezan bakoitzak ikasten duen diziplinaren arabera (antropologia, historia, geografia, filosofia...). Bestalde, lankidetza puntuala egingo du Monica Ocasorekin, gastronomian eta errezetetan aditua eta euskal kulturaren eragina Ipar American eta Karibean ondo ezagutzen duena. Era berean, Marta Arzak euskal gastronomian aditua den komisarioarekin lan egingo du.