Flandria-Euskadi: Flenbasque Contemporary Music Exchange
Euskara. Kultura. Mundura.
-
07Urr 2024Gante| Bilbo
Euskadin eta Flandrian egiten den musika garaikidea eta abangoardiako sorkuntza deskubritzeko aukera eskainiko du Ensemble Kuraia eta Zvedoliki Ensemble-ren ‘Flenbasque Contemporary Music Exchange’ egitasmoak. Euskadiko eta Flandriako konpositoreek haien lanak aurkeztuko dituzte bestearen eskualdean. Gainera, proiektu honek, denboran zehar lankidetza egonkorra izateko esparrua ezarri eta bi lurraldeen artean musika-zirkuitu bat sortu nahi ditu.
- 2024.04.21/ 11:00
Zvezdoliki Ensemble eta Kuraia Ensemble
Muziekcentrum De Bijloke (Gent)
- 2024.10.07 / 19:00
Kuraia Ensemble eta Zvezdoliki Ensemble
‘Musika Garaikideko 31. Topaketa’
J.C. Arriaga Kontserbatorioa (Bilbo)
Ensemble Kuraia
Bilboko Ensemble Kuraia musika taldea, Kuraia Musika Garaidearen Jardunaldietako eta Bilboko “J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioko talde egoiliarra da. 1997an María Eugenia Luc konpositoreak sortu zuen, gaur egungo zuzendari artistikoa bera izanik. Taldeak, gaur egungo musikagileen lanak zabaldu eta goi-mailako profesionalez osaturiko talde baten lankidetza eskaintzea du helburu. Ensemble Kuraia erregularki Europa eta Hego Ameriketako jaialdi garrantzitsu eta musika garaikideari eskainitako ekitaldietan aritzen da.
Zvezdoliki Ensemble
Zvezdoliki, egoitza Anberesen duen musika taldea, Oriana Dierinck txirulariak sortu zuen 2009an. Bere proiektu eta programetan, zuzendari artistikoak konpositore edota konposizio ezagun eta ez hain ezagunak, zaharrak eta berriak konbinatzen ditu, bere kontzertu sorta propioa izateaz gain. Zvezdolikik kultur etxeetan, ganbera musikako podiumetan eta musika klasikoko jaialdietan ere jotzen du.