Flandria-Euskadi: Binded Bodies
Euskara. Kultura. Mundura.
-
01Abe 202301Urt 2024Leuven / Leioa
‘Binded Bodies’-en Artekalek – Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak – eta Circuscentrumek – Zirkoko Arteen Zentro Flamenkoa – indarrak batu dituzte Euskal Herriaren eta Flandesen artean lotura profesionalak sortzeko, sinergia potentzialak errazteko eta ezagutzak trukatzeko. “Binded Bodies” gorputzak erdigunea diren praktika artistikoetan zentratzen da. honek, Euskal Herriko Zirkozaurre eta Cirklabo eta Ell Circo D ‘ell Fuego konpainiekin batera, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko truke bat ezartzeko konpromisoa hartzen du, Flandesko eta Euskal Herriko konpainiek beren sorkuntza-prozesuak landu eta egin ditzaten, eta, aldi berean, lanbide-sare berri bat eraikitzeko. Proiektua hiru ekimenen inguruan egituratzen da:
WELKOM
Flandriako eta Euskal Herriko kale arteen inguruko topaketa profesionala da, eta elkar ezagutza sortzea du helburu.
- 2023.05.13 - 2023.05.14
CIRKLABO (Leuven) - 2023.05.19 - 2023.05.21
Umore Azoka (Leioa)
STEUN/EUSKARRI
Astebete eta bi aste arteko lau sorkuntza egonaldik osatzen dute egitasmo hau. Egonaldia egingo duten konpainiak deialdi bidez aukeratuko dira.
- 2023.11
Euskal konpainien egonaldia Flandrian.
- 2024
Flandriar konpainien egonaldia Euskadin.
JOB SHADOWING
- 2024
Bi aldeetako eragileek euren taldeko bi pertsona bidaliko dituzte astebetez beste lurraldeko egituretan elkarbizitza egiteko.
Zirkozaurre
Zirkozaurre Bilboko Zorrozaurre auzoan dagoen zirkuko arteen gunea da. Hamar urte baino gehiago daramatzate zirkuko artea sortzeko, praktikatzeko, irakasteko eta profesionalizatzeko lanean. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, zirkuarekin eta horiek garatzen diren ingurunearekin konprometitua. Ikuskizun propioak dituen konpainia bat dute. Eta baita irakasle espezializatuak dituen eskola bat ere. Hango eta hemengo artistek Zirkozaurren aurkitzen dute beren sorkuntza prozesuetan aurrera egiteko behar duten egoitza artistikoa.
Ell Circo D´ell Fuego
Ell Circo D ´ell Fuego gune irekia da zirkuaren mundura hurbildu nahi duenarentzat. Ell Circo D ´ell Fuego Flandriako berrikuntza teknologikorako katalizatzaile bat da. Zirkuaren aitzindari gisa, berrikuntzan eta esperimentazioan zentratzen dira egunero: baskulatzailea, gurpil alemaniarra, barra errusiarra eta trapezio hegalaria bezalako teknikak dituzte.