Fira Tàrrega 2024: Basque. Performing Arts.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
05Ira 202408Ira 2024Tàrrega
Etxepare Euskal Institutuak Fira de Teatre al Carrer de Tarrega-rekin duen lankidetzari esker, aurten Mama Crea, Trapu Zaharra eta Maite Guevara antzerki konpainiek jaialdian parte hartuko dute irailaren 5etik 8ra bitartean.
Publiko guztientzako parte-hartze instalazioa, irakurketaren munduari lotuta. Liburu ospitale baten formatuan (itxarongela, musika hari, ZIU, ebakuntza-gela...), gure burua zaintzea gure gorputza zaintzea bezain garrantzitsua dela kontzientziatu nahi du. Jarduera desberdinen bidez (banakako irakurketa edo ahozko irakurketa, liburuen eta idazteko elementuen konponketa), parte-hartzaileek tresna funtsezko honen edertasuna eta indarra aurki ditzakete osasun eta hazkunde pertsonalerako.
- Irailak 7, 11:00etan. Espai Reguer.
- Irailak 7, 18:00etan. Espai Reguer.
- Irailak 8, 11:00etan. Espai Reguer.
- Irailak 8, 18:00etan. Espai Reguer.
«Kolapso handia» merkataritza enpresa batek bere produktu izarra merkaturatzeko aitzakia da: bost izarreko búnkerrak. Horiek sustatzeko, zuzenean egingo den lehiaketa bat antolatuko dute pista angeluzuzen batean. Lehiakideak hainbat proba egin beharko ditu. Ikusleek pistaren ertzean apustua egingo dute proba bakoitza lortzeko aukerei buruz.
Kaleko ikuskizun parte-hartzailea, umilagarrien lehiaketak, kataklismoak eta ansiolitikoak dituena mintzagai.
- Irailak 6. 17:30ean. Espai Reguer.
- Irailak 7, 12:00etan. Espai Reguer.
- Irailak 7, 17:30ean. Espai Reguer.
Lau komediantek beldurrezko gaztelu batean lan egiten dute, baina zoritxarrez, ez dute bisitari askorik. Aspaldi da ekonomia orekatuta ez dagoela, eta haien bizimodua hari baten baitan dagoela. Ikuskizunak funtzionatu behar du eta jendea izuaren zirrara sentiarazi behar dute. Guztia askoz errazagoa litzateke baldin eta, hain zuzen ere, beraiek ez balira gehien beldur direnak.
- Irailak 6. 22:30ean. Escola Vedruna – Pati.
- Irailak 7, 14:30ean. Escola Vedruna – Pati.
Horrekin batera, Basque. Performing Arts. stand-a ere egongo da, Eusko Jaurlaritzak antolatuta, non Basque. Performing Arts. Katalogo berria eskuragarri egongo den.
1981ean sortutako jaialdia arte eszenikoen erakusleiho aparta da gaur egun, kaleko arteetan eta eremu publikoan arreta berezia jartzen duen programazio heterogeneoari esker. Arte eszenikoen topagune bihurtu da estatu eta nazioarte mailan.