Fira Mediterrània jaialdian izena emateko epea zabalik
2017/02/02
Euskara. Kultura. Mundura.
Manresako Fira Mediterrània jaialdiak 20. edizioa burutuko du urriaren 5etik 8ra, eta urtero legez, Etxepare Euskal Institutuarekin duen lankidetza hitzarmenari esker, gutxienez bi euskal taldek hartuko dute parte ekimenean. Dagoeneko zabaldu da proposamenak bidaltzeko epea, eta martxoaren 7a bitartean egongo da irekita.
Diziplina arteko jaialdia da Fira Mediterrània Manresa: ikusizko arteak, dantza, erakusketak, musika, ahozkotasuna, antzerkia… eta herri kulturan eta munduko musiken arloetan jartzen du arreta berezia. Nazioarteko mila profesional baino gehiago biltzen dira urtero azokaren testuinguruan, eta aukera aparta da euskal sortzaileen lana ezagutzera emateko.
Argibide gehiago: www.firamediterrania.cat
Argazkia: Dani Álvarez