Filmfest Dresden 2025: ´Cuerdas´ + ´Errotatiba´
Euskara. Kultura. Mundura.
-
08Api 202513Api 2025
Dresden
Alemaniako Dresden hirian egiten den ‘Dresden international short film festival’-ean bi euskal laburmetrai izango dira ikusgai: Esti Urresolaren ‘Cuerdas’ eta Iratxe Fresnedaren ‘Errotatiba’.
Etxepare Euskal Institutuak babesten duen jaialdiaren 37. edizioa izango da, aurtengo edizioa ‘let’s stick together’ lelopean emango da. 1989tik, jaialdiak irauten duen sei egunetan zehar hiriaren zinema aretoetara eramaten ditu munduko laburmetrai esanguratsuenak.
Esti Urresolaren ‘Cuerdas’ (2022) laburmetraia ‘We act ‘ programaren baitan emango da. Emanaldiak 2025eko apirilaren 8, 9 eta 11n izango dira.
‘Cuerdas’ laburmetraiak kutsadura eta horrek langileen osasunean dakartzan ondorioak lantzen ditu. Pelikularen protagonista desegitear dagoen emakume-koru baten parte da, desagerpena ekiditeko ibarrean gehien kutsatzen duen enpresetako baten babesa onartzen duen ala ez erabaki beharko du.
Bestetik, ‘Open Air’ programazioan, Iratxe Fresnedaren ‘Errotatiba’ (2024) programatuko dute: apirilaren 8 eta 10ean.
‘Errotatiba’ oroimenaren hauskortasunari eta gizakiek hura babesteko sortzen dituzten lekuei buruzko laburmetraia da. Pertsonen desagerpenari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen du ikuslea, ezer ez baita betiko.
Aipatzekoa da ere euskal sortzaile bat, Isabel Herguera artista, zuzendari eta produktore animatzailea, izango dela jaialdiko animazioko programazioaren kuradorea.