FIL Gudalajara: euskarazko testuen kalitatea eta itzulpenak funtsekoak dira irakurle latinoamerikarrentzat
Euskara. Kultura. Mundura.
Mexikon eta Latinoamerikan Euskal literaturaren presentzia handitu egin da azken urteetan testuen kalitateari eta bizitasunari eta gaztelaniara ekarri izanari esker, adierazi du Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larrazak.
Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL), zuzendariak nabarmendu deu “gure egileen obraren kalitatea dela gakoa, exotismoa ez dela nahikoa, interesgune edo erakarpen puntua izan daitekeela, baina ez diola arretari eusten ez denboran ez obretan ez egileengan, atzean literatura lan handi bat ez badago, eta hain zuzen ere horixe dela gaur egun euskal literaturak eskaintzen duena, kalitatea.”
Etxepare Euskal Institutua lankidetzan ari da euskarazko idazleen eta profesionalen presentziarekin eta sustapenarekin FILen.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bilera batean, Larrazak azpimarratu du behar-beharrezkoa dela irakurle mexikarrek Euskal Herriko literaturaren bereizgarriak gertutik ezagutzea.
“Egile horiek aurkezten dituzten obrak jatorrian euskaraz idatzita daudela zehaztasun handiago batez azaltzera etorri gara, izan ere, hizkuntza jakin batean idazten denean munduaren aurreko interpretazio guztiz desberdina egiten da, eta ez gara tokiko gaiez idazteaz ari, gaiak gaur egun indarrean baitaude eta unibertsalak baitira” adierazi du.
Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Kirmen Uribe eta Katixa Agirrek Guadalajarako irakurleekin liburuak, istorioak eta esperientziak partekatu dituzte.
Euskarazko literatura gero eta gehiago
Era berean, zuzendariak nabarmendu du Mexikon euskarazko literaturaren aurrean dagoen gero eta interes handiagoa, eta hori ongi asko nabaritu da idazleek azokaren lehen egunetan izandako jardueretan.
“Gero eta handiagoa da euskal literaturarekiko interesa, nik uste dut irisgarritasun kontu bat dela. Lehenengo erronka da zure hizkuntzan sortu ahal izatea, eta euskaraz idazten duten gure idazleak gero eta gehiago lortzen ari dira leku bat kanpoan euren lanbidea hobe finkatu ahal izateko”, gaineratu du.
Arantxa Urretabizkaiak Guadalajaran egindako jarduerak jendez beteta egon dira, eta haren liburuak, baita gaztelaniara ekarritako azkena ere, ´Azken etxea´ (´La última casa”), FIL hasi eta berehala agortu ziren. Ezusteko handia izan zen egile ezagunarentzat, haren testuak aspaldi ez dela iritsi baitziren Mexikora, itzulpen lanei esker.
“Gure liburuak ez dira 400 urtean itzuli, lehen gertatzen ez zitzaizkigunak gertatzen zaizkigu orain, itzulpenak, eta jardunean hainbat belaunalditakoak ari gara; gure txikian bada ere, inguratzen gaituzten beste edozein literaturaren pare gaude”, azaldu du.
Bestalde, Karmele Jaio idazleak -FILeko hainbat mahaingurutan izan da- azpimarratu du euskaraz idatzitako testuen unibertsaltasuna, hori funtsezkoa baita gaztelaniaz hitz egiten duen publikoarengana iristeko.
“Gu gure herrialdeko, gure hiriko, ingurune batean idazten ari bagara ere, hizpide dugunak zuzenean interpelatzen die oso urruti bizi diren pertsonei, hau da, gai unibertsalei buruz ari gara, batez ere giza harremanez, guztioi berdin eragiten diguten gaiez”, azaldu du.
Azokaren 38. edizioa azaroaren 30etik abenduaren 8ra arte egingo da. 19 hizkuntza desberdinetan hitz egiten duten 49 herrialdetako 850 egile jasoko ditu.