FICVIÑA: ‘Las buenas compañías’

Euskara. Kultura. Mundura.

FICVIÑA: ‘Las buenas compañías’
  • 25
    Aza 2024
    30
    Aza 2024
    Viña del Mar

Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinema Jaialdiak (FICVIÑA), Txileko zaharrenak, euskal zinemari tartea eskainiko dio edizio honetan ere, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren laguntzarekin.

‘Las buenas compañías’ (Silvia Munt, 2023) filma azaroaren 27an proiektatuko da, 19:30ean, Viña del Mar-eko Udal Antzokian.

Sílvia Muntek zuzendu, eta Alicia Falcó, Itziar Ituño eta Elena Tarrats protagonista dituen filmak Espainiar estatuan abortatzeko eskubidearen aldeko borroka feministaren gaia jorratzen du.

1977ko uda. Beak 16 urte ditu eta herrialde osoko aldaketa-giroarekin bat egin du; emakume talde batekin lankidetzan aritzen da kausa feminista ikusarazteko eta emakumeei duintasunezko kondizioetan abortatzen laguntzeko. Odolean sentitzen duen errebeldia ustekabeko sentimendu batekin nahastu eta bizitza hankaz gora jarriko zaio: bera baino zahartxeagoa den familia oneko neska batez maiteminduko da. Ez du susmatzen neska enigmatiko horrek −Mirenek− sekretu bat duela gordeta, eta sekretu horrek bultzatuta, helduen mundu mingarrian sartu beharko duela Beak.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu