Festival de Otoño: Jon Maya + Andrés Marín
Euskara. Kultura. Mundura.
-
15Aza 202416Aza 2024Madril
Madrileko Udazkeneko Jaialdiak (Festival de Otoño), Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, Jon Maya eta Andres Marin koreografoen proposamen berria aurkeztuko du. ‘Yarín’ Teatros del Canal-en (Sala Verde) izango da ikusgai azaroaren 15ean eta 16an.
‘Yarin’ek kulturen arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean topatzen diren. Euren arteko ezberdintasunak agerian daude, baita, haien bitartez, elkarrekin bide komun bat eraikitzeko eta bihar baterako bide bidai bati ekiteko desioa ere.