Euskararen sustapena
Euskararen sustapena
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskara eta euskal kulturaren nazioarteko onespena indartu eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkarguneak sortzeko Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketak sustatzen ditu nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan, euskara eta euskal kultura irakurletza programaren bitartez. Horrekin batera, euskara eta euskal kulturaren inguruko ikerketa sustatzen dugu munduko hainbat unibertsitate entzutetsutan sorturiko euskal ikasketen katedren bidez.
Gure eginkizunen artean dago, mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzea eta horretarako dugu Euskara Munduan programa.
Horrekin guztiarekin batera, nazioarteko hizkuntza eta kultura topaguneetan eta foro eta sare akademikoetan euskararen eta euskararen errealitateari buruzko ezagutzaren zabalkundea bermatzeko lan egiten dugu.
-
Euskal Ikasketak - Irakurletzak
Mundu osoko unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzen ditugu euskal ikasketak eskaini ditzaten. Eta programa ezberdinen bidez irakaslegoaren prestakuntza eta ikasleen euskara gaitasuna sustatzen dugu.
-
Euskal Ikasketak - Katedrak
Euskara eta euskal kulturaren inguruko ikerketa sustatzen dugu munduko hainbat unibertsitate entzutetsutan sorturiko euskal ikasketen katedren bidez.
-
Euskara Munduan
Euskara Munduan programaren bitartez mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzen dugu.
-
Nazioarteko foroak
Nazioarteko hizkuntza eta kultura topaguneetan, eta foro eta sare akademikoetan, euskararen eta euskararen errealitateari buruzko ezagutzaren zabalkundea bermatzeko lan egiten dugu bertako eta nazioarteko eragileekin.
- Euskal Ikasketak - Irakurletzak
- Euskal Ikasketak - Katedrak
- Euskara Munduan