Euskara irakasleen topaketa Boisen

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-11-05

Aurten ere, Euskara Munduan programaren baitan, Ipar Amerikako euskal etxeetako euskara irakasleen topaketa egin da. Helburua, irakasleei euskararen irakaskuntzan etengabeko formakuntza eskantzea, eta praktika onak eta baliabideak partekatzea. 

Topaketa azaroaren 2 eta 3an izan da, Boisen (AEB), bertako Basque Center-ek eta Etxepare Euskal Institutuak antolatuta. Euskara Munduan programaren koordinatzaileak, Kinku Zinkunegik, bideratu du, eta 18 irakasle elkartu dira (8 aurrez aurre eta 10 online) Santa Barbara, Oregon, Wyoming, Boise, Reno, Homedale eta Montrealetik etorriak.

Besteak beste, ikasleen artean ahozkotasuna nola sustatu aztertu dute, izan ere, irakasle hauetako asko klaseak online ematen dituzte eta horrek ikasleak euskaraz aritzeko aukerak murrizten ditu. Horrekin batera, euskara ikasleak eta euskal etxeetako gainerako kideak elkarrekin euskaraz aritzeko jarduera eta jolasen inguruan eztabaidatu dute, eta Ingura euskara ikasteko HABEk sustatutako online plataforma ezagutu dute.

 

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu