Euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza aniztasunaren prismatik

2020/07/17

Euskara. Kultura. Mundura.

Uztailaren 8 eta 9an burutu zen ‘Bikaintasun Euskal Ikasketetan’ udako ikastaroaren 10. edizioa, Donostiako Miramar jauregian. Etxepare Euskal Institutuak UPV/EHU-ren Udako Ikastaroekin batera antolatutako ekintza honek atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleak trebatzea du helburu.

Lehenbiziko aldiz, bi eguneko ikastaro hau aurrez aurre eta online bidez eskaini da. Aurtengo gai nagusia aniztasuna izan da, eta horrek euskal kulturaren irakaskuntzari egindako ekarpenak aztertu dituzte. Hainbat aditu gonbidatu dituzte bertara, eta bakoitzak bere prismatik jarri du bere aletxoa, euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzan bikaintasuna bilatzeko bidean ikasleak trebatzea helburu.

Bideo honen bidez laburbildu dugu ikastaroa:

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu