Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia: Chicagoko Unibertsitatea (2021)

Chicagoko Unibertsitateean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri du Etxepare Euskal Institutuak. AEBetako unibertsitate honetan euskara eta euskal kulturako eskolak emango ditu hautatutako pertsonak 2021-2022 ikasturtean zehar.
ADI! Chicagoko Unibertsitateko postu honetarako hautagaiek DERRIGORREZ eskabide bat Chicagoko Unibertsitatean aurkeztu beharko dute eta beste eskabide bat Etxepare Euskal Institutuan. Irakurri ondo EHAA-ko deialdiko jarraibideak mesedez! Chicagoko Unibertsitatean izena emateko esteka zuzena honakoa da. EHAA-n agertzen dena oker dago.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2021/04/01 - 2021/04/30
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 54.794€
- Kontaktua: Eneko Agirre | irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 023 407
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.