Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia: UCSB (2022)
Ebatzita
Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. 2022-2023 ikasturtearen bigarren seihilekoan eta 2023-2024 ikasturtean University of California Santa Barbara unibertsitatean emango ditu eskolak.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2022/07/04 - 2022/08/04
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 22.500€
- Kontaktua: Eneko Agirre | irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 07
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.