Euskara eta euskal kulturako bi irakurle behar dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-10-29

Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturako bi irakurle berri hautatzeko deialdia ireki du. Hautatutako irakurle horiek Txileko Universidad de Chile eta Pontificia Universidad Católica zentroetan (bakarra bi zentro horietarako) eta Uruguayko Universidad de la República zentroan lan egingo dute. Izena emateko epea azaroaren 29an (barne) amaituko da.

Eskaera aurkezten dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala nola, unibertsitateko graduduna izatea edota gutxienez euskararen 3 maila (EGA) izatea. Beste ezaugarri batzuk ere era positiboan baloratuko dira; esaterako, euskararen irakaskuntzan eskarmentua izatea, atzerriko hizkuntza batzuk menderatzea, edota aurkeztutako proiektu pedagogikoa interesgarria eta osatua izatea, besteak beste.

Etxepare Euskal Institutuak, egun, 18 herrialdetako 35 unibertsitatetan ditu euskara eta euskal kultura irakurletzak: 23 Europan, 11 Amerikan eta bat Asian. Horietan, gradua edota masterra ikasten ari diren ikasleei, euskal hizkuntza eta kulturarekin lotutako hautazko ikasgaiak ematen dizkiete Euskal Herritik joandako irakurleek. Horrez gain, kultur jarduerak antolatzeaz ere arduratzen dira, esaterako, Korrika egitasmoarekin lotutakoak, film emanaldiak edota euskal artisten bisitak.

Txilen edota Uruguayn irakurle izateko interesa duen orok, hemen aurki dezake informazio osatua eta eskabidea.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu