Euskara eta euskal kultura irakasteko irakurle berriak hautatzeko hiru deialdi ireki dira
2022/03/25
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskara eta euskal kultura irakasteko hiru irakurle berriren bila dabiltza nazioarteko bost unibertsitate. Italian, Txekiar Errepublikan eta Irlandan lan egiteko aukera izango dute hiru irakurle hautatuek: batak Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean ; besteak Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova-n emango ditu eskolak ; eta hirugarrenak, University College Cork-en.
Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eta martxoaren 26tik apirilaren 25era bitarte eman ahalko dute izena interesa dutenek Etxepare Euskal Institutuaren deialdietan. Hautatutakoek 2022-2023 ikasturtean ekingo diote lanari.
Hurrengoak dira argitaratutako deialdiak:
- Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia: Ca´Foscari Venezia eta Alma Mater Studiorum Università di Bologna (2022)
- Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia: Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova (2022)
- Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia: University College Cork (2022)