Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdia
Euskara. Kultura. Mundura.
Ondorengo unibertsitateetan euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia zabalduko du Etxepare Euskal Institutuak datorren apirilaren 1ean, eta 30 arte egin ahalko da izen-ematea. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta horren inguruko informazio guztia Etxepare Euskal Institutuaren webguneko ´Deialdiak´ atalean egongo da kontsultagarri.
-Irakurle bat Alemaniako Berlingo Freie Unibertsitaterako
-Irakurle bat Georgiako Ivane Javakhishvili Tiblisi State University Unibertsitaterako
-Irakurle bat Frantziar Estatuko Sorbonne Nouvelle Université eta Sorbonne Université Unibertsitateetarako.
-Irakurle bat Estatu Batuetako Chicagoko Unibertsitaterako.
-Irakurle bat Alemaniako Leipzigeko Unibertsitaterako.