Euskalgintza nagusi La Platako unibertsitateko azaroko egitarauan

2014/10/30

Euskara. Kultura. Mundura.

La Platako Unibertsitatea euskalgintzaz gainezka egongo da azaroan zehar, izan ere, ekimen ugari antolatu dira Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzaren harira. Hitzaldi ezberdinak eskainiko dituzte euskal kulturgintzarekin harremana duten diziplina ezberdinetako hainbat adituk.

Hasteko, azaroaren 3an, astelehena,Conferencias sobre cultura vascahitzaldi sortaren barruan Daniel Oiarbide Etxepare Institutuak UNLPn duen irakurleak, hitzaldia eskainiko du. Biharamunean, berriz, azaroaren 4ean, Fito Rodriguez euskal idazlearen hitzaldia eskainiko da Euskaraz idazten: euskal literatura garaikideari hurbilpenaizenburupean, arratsaldeko 18:00etan UNLPko ekonomia fakultateko B gelan.

 Azaroak 5ean Txutxi Atiznabarretaren hitzaldia burutuko da:  Euskal Herria: XXI. mendeko independentismoaren ezaugarriak, UNLPko ekonomia fakultateko B gelan arratsaldeko 18:00etan. Azaroaren  8an, berriz, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko kontseilaria joango da UNLPra, Etxepare Institutuaren irakurletzari bisita egitera.

Hilabetea bukatzeko, azaroaren 12an, ilustrazioaren txanda izango da, Elena Odriozola solaskide. Euskal ilustratzailea eta bere lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute arratsaldeko 16:00etan UNLPren ekonomia fakultateko A gelara bertaratzen direnek.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu