Euskal zinea saridun atera da Nantesko Zinema Jaialdian

2023/04/03

Euskara. Kultura. Mundura.

Atzo amaitu zen 32. Festival du Cinéma Espagnol de Nantes jaialdia. Théâtre Graslinen egin zen klausura ekitaldian ezagutzera eman zen aurtengo palmaresa, eta euskal zinemak, berriro ere, presentzia nabarmena izan du sarietan.

La consagracion de la primavera’ (2022) filma izan da edizio honetako sarietan protagonista nagusia, Jules Verne Film Onenaren saria eraman duelarik. Filmaren ekoizpenean Kowalski ekoiztetxeak eta Euskal Telebistak parte hartu dute. Telmo Iureta aktore euskalduna  da filmaren protagonista, zeinak oztopo eta klixe guztiak saihesten dituen maitasun istorio hunkigarri, triste eta umoretsu bat kontatzen duen. Iruretak 2023ko Goya Sarietan  Aktore Berri Onenaren saria irabazi du pasa den otsailean.

´La consagración de la primavera´ (Fernando Franco, 2022).

Premiers Film kategorian sariduna izan da Alauda Ruiz de Azúak  ‘Cinco lobitos’ (2022) opera prima. Zaintzaren inguruko film honek hainbat sari jaso ditu azken urteetan, eta bere aintzatespena jaso du Nanteseko zinema jaialdian ere.

´Cinco lobitos´ (Alauda Ruiz de Azúa, 2021)

Bestalde, Estibaliz Urresolaren ‘Cuerdas’ (2021) filmak Laburmetrai Onenaren saria eskuratu du. Urresolaren film laburra 2022ko Kimuak film laburren bilduman hautatua izan zen, Forqué Sarietan Laburmetrai Onenaren Saria irabazi zuen 2023ko Goya sarietan izendapen jaso du, besteak beste.

´Cuerdas´ (Estibaliz Urresola, 2021)

Film dokumental onenaren saria kategorian, Maria Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’ (2022) filmak aipamen berezia jaso du.  

´A los libros y a las mujeres canto´ (María Elorza, 2022)

Euskal zinemaren erakusleiho zabal eta heterogeneoa den jaialdiaren osagarri gisa, hainbat euskal zinegile eta industriaren eragile egon dira aurtengo edizioan, hala nola, Ana Díez, Imanol Uribe, Jabi Elortegi, Iratxe Fresneda, Aritz Moreno, Fermin Muguruza, Maria Elorza, Mikel Gurrea eta Ramon Barea. Horrez gain, nabarmentzekoa da Ana Diez zinemagilea Dokumental Onenaren Sariaren epaimahaikidea izan dela eta Felipe Cabrerizo zinema idazle eta historialaria  Fikziozko Film Onenaren Saileko epaimahaiko kide izan dela. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendaria, Nanteseko  jaialdiko zuzendaritza batzordeko eta selekzio batzordeko kidea, jaialdian programazioan zehar egin diren ekintza eta proiekzioetan euskal zinemaren ordezkari izan da.

Sail lehiakorretan parte hartu duten filmen artean ‘Suro’ (Mikel Gurrea, 2022),A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza, 2022), ‘Cinco Lobitos’ (Alauda Ruiz de Azúa, 2022), ‘Cuerdas’ (Estibalitz Urresola, 2021), ‘Maixabel’ (Iciar Bollain, 2021)euskal ekoizpenak izan dira. ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ (Fermin Muguruza, 2022) animaziozko filma lehiaketatik kanpo ikusteko aukera izan da ere.

 

Euskal zinearen erakuslehio zabalenetarikoa

Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan urtero Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren babesarekin egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) atalean, guztira, 16 filmek parte hartu dute aurten. Ziklo hau Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetarikoa da. Atal honetako film luzeen sorta osatu dute Ana Diezen ‘A quien cierra los ojos’ (2022), Imanol Uriberen ‘Llegaron de noche’ (2022) , Jabi Elortegiren ‘El vasco’ (2022, Iratxe Fresnedaren ‘Tetúan’ (2022), eta Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’  (2018) filmek. Kimuak 2022 aukeraketan jasotako beste lanetako batzuk ere ikusteko aukera izan da: ‘Fe’  (Maider Fernández, 2022), ‘Hemen bizi da maitasuna’ (Ainhoa Olaso eta Enara Garcia, 2022), ‘Hirugarren koadernoa’ (Lur Olaizola, 2022), ‘Irrits’ (Maider Oleaga, 2022) eta ‘Lanbroa’ (Aitzol Saratxaga, 2022).

Aipatutako euskal produkzioez gain, María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatutako eta Euskadiko Filmategiak editatutako ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua aurkeztu zen. Gainera, Aritz Moreno zinemagilearen ‘Ventajas de viajar en tren’ (2019) filmak amaiera eman zion zinemaldiaren 32. ediozioari.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu