Euskal zinemagintzaren historia aztergai University of Chicago-ko Koldo Mitxelena Katedran

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-05-05

Etxepare Euskal Institutuak University of Chicago-n duen Koldo Mitxelena Katedraren 2015-2016 programa akademikoa abiatzear da. Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea xede duen katedrak honek euskal zinemagintzari erreparatuko dio aurten, Pilar Rodríguez (Deustuko Unibertsitatea) eta Rob Stone (University of Birmingham) irakasleen eskutik.

Maiatzaren 6tik ekainaren 5era arte burutuko den ikastaroak euskal zinemagintzaren lan eta gai nagusiak izango ditu hizpide, hastapenetatik gaur egunera arte, lau alor zehatzi arreta berezia eskainiz: euskal nazioaren sorkuntza pantailan, terrorismoaren errepresentazioa, euskal zinemagileen bigarren belaunaldia eta film garaikideak -Kimuak programako film laburrak nahiz Euskal Herrian zein diasporan sortutako lanak-.

Etxepare Euskal Institutuak 2012. urtean sortu zuen Koldo Mitxelena Katedra University of Chicago-ko Division of Humanities atalean txertatua dago, eta ikasturtero entzute handiko euskal irakasleren bat hartzen du,  euskal ikasketa humanistikoekin zerikusia duten eskola, mintegi eta hitzaldiak eman ditzan.  Etxeparek bost katedra ditu mundu osoko unibertsitate ezberdinetan.

University of Chicago – Koldo Mitxelena Katedra

Euskal Zinema: historia politiko eta kultural bat

Maiatzak  6 (Rob Stone)  Euskal zinemagintza uletzeko bideak: herritartasuna eta sentimendua

Maiatzak  8 (Rob Stone)  Ama Lur, transizioa eta 80 hamarkadako lehen olatua.

Maiatzak 13 (Rob Stone)  Euskal ondarea zinean

Maiatzak 15 (Rob Stone)  Bigarren olatua: Julio Medem

Maiatzak 20 (Rob Stone)  Terrorismoaren irudikapena

Maiatzak 22 (Pilar Rodríguez)  Terrorismoaren irudikapena (jarraipena)

Maiatzak 27 (Pilar Rodríguez)  Film laburrak: Kimuak

Maiatzak 29  (Pilar Rodríguez)  Hirugarren Olatua: zinema garaikidea Euskal Herrian

Ekainak 3 (Pilar Rodríguez)  Zinema garaikidea euskal diasporan

Ekainak 5 (Pilar Rodríguez)  Ondorioak

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu