"Euskal Zinema" liburua frantsesez ere eskuragarri

2013/12/17

Euskara. Kultura. Mundura.

EKE Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan, Joxean Fernándezek idatzitako "Euskal Zinema" dibulgazio lanaren bertsio hirueledun berria - euskaraz, frantsesez eta inglesez-  kaleratu du Etxepare Euskal Institutuak, "Euskal Kultura" bildumaren baitan. Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera.

Hirugarren aldia da Etxepare Euskal Institutuak sortutako "Euskal Kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Izan ere, aurten berean, bilduma bereko beste bi liburu eskuragarri jarri ziren euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, Oier Araolazaren "Euskal Dantza" eta Jon Eskisabelen "Euskal Kantagintza" dibulgazio lanak hain zuzen. Hauek ere Euskal Kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara.

"Euskal Kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenengana era errazean iristea du helburu bildumak, eta hamabi liburu monografikoz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsolaritza...), berez euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako testuekin.

Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera, besteak beste Euskadiko Filmategiko zuzendaria den Joxean Fernández donostiarraren jatorrizko testua (irakur ere bere elkarrizketa eke.org atarian). Zinemak Euskal Herrian izan duen historiara hurbiltze sintetikoa burutu du egileak. Zinemagilerik garrantzitsuenei erreparatzen die, euskal zinemak hastapenetatik gaur egun arte egin duen mende oso batetik gorako ibilbidean zehar. Institutuko argitalpen guztiak bezalaxe, "Euskal Zinema" ere  dohainik deskarga daiteke Etxepare Euskal Institutuko web orriko Argitalpenen atalean . eta baita EKEko webgunean ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu