Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: arte plastikoak eta ikusizkoak (2023)
Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
Deialdi honen helburua da arte plastikoak eta bisualak 2023. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea. 2023ko urte osoko jarduerak laguntzeko eskabideak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira. Baldintzak betetzea nahikoa izango da laguntza jasotzeko.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2023/04/06 - 2023/10/31
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 75.000€
- Kontaktua: Jokin Labayen | j-labayeniraeta@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.