Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: arte plastiko eta ikusizkoak (2021)
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
Deialdi honen helburua da arte plastiko eta ikusizkoak 2021. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2021/07/01 - 2021/10/30
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 65.000€
- Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.