Euskal sortzaileak zuzenean munduko unibertsitateetan Mintzanet-en bitartez
2014/04/03
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.
Institutuak mundu osoko 35 unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da; saioak grabatu egingo dituzte eta segidan sarean jarriko dituzte ikusgai.
Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira lehen denboraldiko protagonistak. Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskainiko dizkiete prestakuntza-saioak eta denetariko gaiak jorratuko dituzte: euskara, hizkuntza politikak, historia, itzulpengintza, literatura, zinema edota bertsolaritza.
Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.
Institutuak mundu osoko 35 unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da; saioak grabatu egingo dituzte eta segidan sarean jarriko dituzte ikusgai.
Edozein kultur arlotako sortzaile edo eragileekin harremanetan jartzeko aukera eskaini zaie irakurleei (irakasleei), eta Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira lehen denboraldiko protagonistak. Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskainiko dizkiete prestakuntza-saioak eta denetariko gaiak jorratuko dituzte: euskara, hizkuntza politikak, historia, itzulpengintza, literatura, zinema edota bertsolaritza.
Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua doan ematea da, edonon daudela ere. Maramara * taldeak kudeatzen du proiektu hau eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.
EUSKAL SORTZAILEAK SAREAN EGITASMOA 2014
DATA |
UNIBERTSITATEA |
GONBIDATUA |
GAIA |
Apirilak 4 |
Sorbonne Nouvelle: Paris III Paris (Frantzia) |
Iván Igartua UPV-EHUko irakaslea |
‘Euskararen historia’ |
Apirilak 8 |
Boise State University Boise (AEB) |
Mark Kurlansky Idazlea eta kazetaria |
‘Basque Nationalism’s Past and Present’ |
Apirilak 11 |
Adam Mickiewicz University Poznan (Polonia) |
Eider Rodriguez Idazlea |
‘Literatura-Itzulpena’ |
Apirilak 14 |
Masarykova Univerzita Brno (Txekiar Errepublika) |
Unai Elorriaga Idazlea |
‘Sprako tranbia-Un poco de chocolate’ |
Apirilak 24 |
Universitat Autònoma de Bartzelona UAM |
Itxaro Borda Idazlea |
‘% 100 Basque’ |
Maiatzak 21 |
Leipzig Universität Leipzig (Alemania) |
Iñaki Martinez de Luna UPV-EHUko irakaslea |
‘Hizkuntza politikak Euskal Herrian’ |
Maiatzak 28 |
Freie Universität Berlin (Alemania) |
Arantxa Urretabizkaia Idazlea |
‘Zinema-Literatura’ |
Uztailak 2 |
Universität Konstanz Konstantza (Alemania) |
Karmele Jaio Idazlea |
‘Euskal kontagintza modernoa’ |
Azaroa |
Alma Mater Studiorum Bologna (Italia) |
Miren Amuriza Bertsolaria |
‘Bertsolaritza garaikidea’ |