Euskal sorkuntzaren leihoa, Kolonbian
2025/02/24
Euskara. Kultura. Mundura.
Egitasmo honen bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.
Euskal Leihoa Egoitz Sanchezek irekiko du, ekainaren 6an, ´Erreka Mari´ (‘Cola de Pez’) antzezlanarekin.
Egoitz Sánchezen bizitza berrikusten duten memoria, erreferentzia eta oroitzapenen nahasketa da. Estereotipo mediatikoak, bullying-a eta haurtzaroaren ematen den hipersexualizazioa, bai 90eko Euskadin, bai mundu osoan, berrikusten dituen ikuskizuna da.
Ekainaren 6 eta 7an, taularatuko du bere lana Doña Perfectita konpainiarekin ondu duena.
Dantza OSA+MUJIKA konpainiaren eskutik iritsiko da Bogotara, ´Suddenly III´ pieza uztailaren 4an eta 5ean eramango dute Teatro Mayorren oholtzara.
Lengoaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da ‘Suddenly III’ eta bere helburu nagusia irudi guzti hauek ikuslearen memorian geratzea da.
‘Ventana Vasca’ fokuari amaiera emango diote urriaren 26an, musikaz jantzita, Sigma Project taldearekin.
Andres Gomis, Angel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero musikariek osatzen duten Sigma Project saxofoi laukoteak Noguera, Juan Antonio Cuéllar eta Rodolfo Acosta konpositore kolonbiarren (Teatro Mayor Orejak komisionatuak) lanak biltzen dituen proiektu diskografiko berria aurkeztuko du kontzertu honetan.
Ezpalak, Bogotan: Bime Pro, Basque. Music.-en eskutik.
Ezpalak taldeak BIME Bogotaren hurrengo edizioan parte hartuko du, 2025eko maiatzaren 6tik 9ra, BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase batekin.
Ezpalak 2024ko udazkenean argitaratu zuen ‘Gatza’ bere laugarren diskoa. Lan berri hau beraien zigiluarekin (Patana Records) autoeditatu duten lehena da eta 2025eko apirilean hasiko dute aurkezpen bira. Maiatzaren 6ean aurkeztuko dute diskoa Kolonbiako hiriburuan.
BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.