Euskal sorkuntza garaikidea uda honetan Edinburgon
Euskara. Kultura. Mundura.
#ScotlandGoesBasque Etxepare Euskal Institutuak Eskozian sustatutako proiektu kulturala da. 2019. urtean zehar euskal sortzaileak bertara eraman eta euskal artea, kultura eta hizkuntza Eskozian erakusteko helburua du, baita Eskozia eta Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzekoa ere. Udara honetan Edinburgoko bi jaialditan izango dira euskal artistak: Edinburgh Festival Fringe eta Edinburgh International Book Festival.
#ScotlandGoesBasque Etxepare Euskal Institutuak Eskozian sustatutako proiektu kulturala da. 2019. urtean zehar euskal sortzaileak bertara eraman eta euskal artea, kultura eta hizkuntza Eskozian erakusteko helburua du, baita Eskozia eta Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzekoa ere. Udara honetan Edinburgoko bi jaialditan izango dira euskal artistak: Edinburgh Festival Fringe eta Edinburgh International Book Festival.
Euskal arte eszenikoak Edinburgh Festival Fringe jaialdian. Abuzutak 1-25
Hainbat euskal konpainia eta artistak, munduko arte eszenikoen kaleko jaialdirik handienean euren lanak aurkezteko aukera izango dute.
Abuztuak 1-25
15:30
2Theatre: Interbeing
Antzerki fisikoa, objektuak, zuzeneko musika, akrobaziak, mimoa, dantza, maskarak eta irudiak biltzen dituen ikuskizun honek Ukraina ekialdean egun bizi duten gatazka islatzen du, benetako istorioetan oinarrituz.
Non: Assembly Rooms (Ball Room)
Abuztuak 7-10
Abuztuak 7, 13:45
Abuztuak 8, 18:15
Abuztuak 9, 16:15
Abuztuak 10, 16:15
Musika, dantza eta umorea nahasten ditu kaleko ikuskizun honek, eta bertaratzen den ikuslegoa barrez lehertzen utziko du.
Non: Royal Mile Mercat Stage
Abuztuak 8-11
12:15
Basque Showcase (Euskal dantza erakusketa)
Euskal Herriko dantza garaikidearen eklektizismoa agerian utziko du Dance Base gunean hautatua izan den konpainia multzoak. Hip hopetik dantza garaikide lirikoraino doan eskaintza prestatu dute Edinburgoko dantza garaikidearen nazioarteko zentroan.
Krego-Martín Danza: (Non) Comfort Zone
Akira Yoshida: Home
Proyecto Colectivo HQPC: Habrá que ponerse cachas
Non: Dance Base (Studio 1)
Abuztuak 9
Ikuskizun honek eskoziar eta euskal dantza tradizionalak nahasten ditu, dantzari gazte amateurrez osatutako talde heterogeneo baten eskutik. Etxepare Euskal Institutuak, Eskoziako Dance Base zentroak eta Errenteriako Atlantikaldia jaialdiak batera kudeatutako proiektua da, eta Edinburgo eta Errenteria banatzen dituzten 1050 itsas-milien omenez jarri zaio izena.
Non:
11:30, Parlamentua
14:00, Grassmarket
17:45, East Princess Street Gardens
Euskal literatura Edinburgh International Book Festival jaialdian. Abuztuak 10-18
Euskal literaturaren eszenako hainbat izen esanguratsu gonbidatu dituzte Eskoziako hiriburura, eta bertako idazleekin batera bederatzi ekintzatan hartuko dute parte, musika, janaria edota bertsolaritza hizpide.
Abuztuak 10
12:30
Chejov vs. Shakespeare proiektuaren emaitzaren aurkezpena
Non: Garden Theatre
15:30
Harkaitz Cano & Jumoke Verissimo
The bonds that break us – Solasaldia
Non: Writer’s Retreat
Abuztuak 11
12:15
Miren Agur Meabe & Zinzi Clemmons
Living, loving and loss – Solasaldia
Non: Baillie Gifford Corner Theatre
18:00
Wine and Words. A taste of Basque culture – Solasaldi musikatua ardo dastaketarekin
Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Musikaria: Joseba Etxegoien
Non: The Spiegeltent
21:00
Unbound: Scotland Goes Bertsolaritza!
Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Musikaria: Eñaut Elorrieta
Non: The Spiegeltent
Abuztuak 12
18:00
Uxue Alberdi, Ciara Maclaverty, Rachel Newton
Throwing Voices
A Scots-Basque musical conversation – Euskal-eskoziar Musika solasaldia
Non: The Spiegeltent
Abuztuak 17
19:00
Bernardo Atxaga & Margaret Jull Costa
Sin City through Basque eyes – Elkarrizketa
Non: Baillie Gifford Corner Theatre
Abuztuak 18
10:00
Ten at Ten – Irakurketa
Non: Writer’s Retreat
14:00
Eider Rodriguez & Margaret Jull Costa
Translation masterclass – Itzulpen tailerra
Non: Kimpton Charlotte Square Hotel
Emanaldiei buruzko informazio osatua esteka honetan.