Euskal kultura-industriak eta sortzaileak udazkeneko nazioarteko azoketan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-07

Euskal kultura nazioartean zabaltzeko eta merkaturatzeko behar diren sare berriak lantzeko ahaleginean, Etxepare Euskal Institutuak azoka profesional garrantzitsuenetan parte hartzen du, bai eta euskal enpresak eta sortzaileak ere foro horietan parte har dezaten bideak jarri ere. Institutua bere stand propioarekin edota beste eragile batzuekin elkarlanean joaten da azoketara, eta bertan euskal sorkuntza erakusteaz gain hitzorduak, aurkezpenak eta ekitaldiak antolatzen ditu, Basque Country marka munduan hedatzearekin batera.

Urtea amaitu bitartean Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko 17 azoka profesionaletan ezberdinetan parte hartuko du –hizkuntza azoka bat, 8 liburu azoka, arte eszenikoetako 3, musikako 2 eta ikus-entzunezko alorreko 3 azoka-. Gainera, urtero legez, Institutuak laguntzak banatuko ditu, euskal eta enpresa eta sortzaileak ere azoketara joan daitezen: aurten ikus-entzunezkoen 31 enpresa, musika esparruko 10, arte eszenikoetako 12 konpainia eta 3 arte galeriek jasoko dute diru-laguntza; horietako bakoitza hainbat foro profesionaletan murgilduko da. Nazioarte mailako kultura-azoka profesional gehienak udazken partean egiten direnez, laster datoz hitzordu gehienak.

Kirmen Uribe The London Language Show azokan

Institutuak euskarari eskainitako gunea atonduko du, beste behin, The London Language Show (urriak 17-19), hizkuntzen eta hizkuntza-industrien zabalkunderako urtero burutzen den azokan. Langune Hizkuntza Industrien Elkarteak ere bertan lan egiteko aukera izango du. Gainera, 3 ekintza antolatu ditu Institutuak azokan. Urriaren 17an Juan Arana Cobos Liverpooleko Unibertsitateko irakasleak euskara eskolak eskainiko ditu (Language Taster). Urriaren 18an Kirmen Uribe idazlea han izango da -Erresuma Batuan burutuko duen bira zabalago baten baitan-, eta “Bitartean heldu eskutik” liburuko poemak irakurriko ditu; “Urrezko eraztuna” bideoa ere emango dute bertan. Eta urriaren 19an Gorka Mercero Liverpooleko Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurlea euskararen egungo egoerari buruz ariko da “Normalization Anxieties and  the Need for Post-identity” hitzaldian.

Sei nazioarteko liburu azoka. Harkaitz Cano Miamin eta Bernardo Atxaga Guadalajaran

Udazkeneko liburu azoka gailenetan egoteko ahalegina egin du aurten Etxeparek: Gotteborgeko Liburu Azokan (irailak 25-28) lanean jardun du, datorren urtean euskal editoreen partaidetza bermatze aldera; Bartzelonako Liber Azokan (urriak 1-5), ere hedapen lanak egin ditu Institutuak, Euskadiko Editoreen Elkartearekin lankidetzan, Frankfurter Buchmesse (urriak 8-12) azoka ospetsuan aste honetan bertan egingo duen bezalaxe. Frankfurten, gainera, Mari Jose Olaziregi Etxepareko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako Zuzendariak euskal literaturaren nazioartekotzea aztertuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Euskal Editoreen Elkarteak finlandiar eta suitzar hainbat erakunderekin batera antolatu duten “National Literatures Revisited"mahai-inguruan.

Institutuak Elena Odriozola ilustratzailea eramango du segidan Buenos Aireseko FILBITA (azaroak 12-16)Haur Literatura Nazioarteko azokara: bere lana erakusteaz gain marrazketa tailer bat eskainiko du Odriozolak. Harkaitz Cano idazlea, berriz, Miami Book Fair (azaroak 16-23) azokara joango da Etxepareren eskutik, bere lanaren gainean aritzera eta hainbat ekintzetan parte hartzera. Euskadiko Editoreen Elkarteko standean ariko da Institutua  berriro Mexikoko Guadalajarako FIL azokan (azaroak 29- abenduak 7), baina aurtengo protagonista nagusia Bernardo Atxaga idazlea izango da: “Nevadako egunak” aurkezteaz gain hainbat hitzaldi eskainiko ditu azokan abenduaren 1ean eta 2an. Mexiko DFn ere ariko da Atxaga abendu partean, Etxeparek antolatutako ekintza programa garrantzitsuan.    

Arte eszenikoak eta musika: Markeliñe, Kukai, Mursego, Oreka TX, Kepa Junkera, Korrontzi, Lasala…

Bi alor hauetako azoketako standei dagokienez Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko Soinuak programarekin batera egiten du lan Institutuak. Zabalkunde profesionala jomuga izateaz gain, euskal konpainien emanaldiak antolatzen dira azoka hauetan, euren lanak profesionalen eta programatzaileen aurrean aurkez ditzaten. Irailean arte eszenikoetako Fira Tárrega (irailak 11-14) burutu da, Markeliñe eta Kukai konpainien emanaldiekin, eta musikako Mercat de Música Viva de Vic (irailak 18-21) Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkeraren kontzertuekin. Laster izango da Manresako Fira Mediterránea azoka (urriak 9-12), Korrontzi, Kepa Junkera eta Lasala programatu dituena. Eta segidan dator Compostelako Santiagon egingo den Womex Munduko Musiken Nazioarteko Azoka ibilitaria (urriak 22-26);  Korrontzi eta Oreka TX taldeek erakutsiko dituzte euren lan berrienak bertan, mundu osoko profesionalen aurrean. 

12 euskal enpresa MIPCOM ikus-entzunezkoen azokan

Enpresek ikus-entzunezkoen azoketan modu eraginkorrenean parte hartu dezaten, Etxepare Institutuak EIKEN clusterrarekin bat egiten du, Basque Audiovisual  izenburupean. Udaberrian MIPTV eta Sunny Side of the Doc azoketan esku hartu ondoren,  Cannesen izango den MIPCOM azoka dator orain  (urriak 13-16) . Guztira, 12 enpresa ariko dira bertan lanean; aurten Bilboko Film Commission gehitu zaie, azoka esanguratsu honetan bere burua aurkezteko ekitaldi bat antolatuko duena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu