Euskal Kultura Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokako 1899 estanda, Juan de Garay Fundazioak, Federación de Entidades Vasco Argentinas eta Euskadiko Ordezkaritzak antolatu dutena, euskal kulturaren erakustoki bilakatu da aurten ere, apirilaren 24tik maiatzaren 2 bitartean burutu den editorial munduko hitzordu garrantzitsu horren baitan.
Euskal argitalpenen erreferentzia nabarmenak aurkezteaz gain, oraingoan hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte. Batetik, Toti Martinez de Lezeak liburuak sinatu zituen eta hitzaldi bat eskaini zuen azokaren programazioan. Bestetik, hainbat liburu ere aurkztu zituzten: Magdalena E. Mignaburu Berhok idatzitako “Patria Vasca en Argentina”, Kepa Etchandy argazkilariaren “Amerikanuak”, eta “Alma Vasca”, Ana Luiza Etchalus eusko-brasildar idazlearena. Azken honek Aizpea Goenaga Etxepare Euskal institututuko zuzendariaren eta Sara Pagola Euskadiren Argentinako-Mercosur ordezkariaren laguntzaz egin zuen bere agerraldia.
Irudietan: Juan de Garay Fundazioko Eduardo Goyenechea eta Jorge Beramendi, Aizpea Goenagarekin, Sara Pagola, Ana Luiza Etchalus eta Aizpea Goenaga “Alma Vasca” liburua aurkeztu ostean, eta Toti Martinez de Lezea azokaren baitan eskaini zuen hitzaldia hasteko zorian. (Argazkiak: Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritza.)