Euskal Kultura barra-barra Leipzig-eko “Udaberri Kultural”ean

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-07-03

Uztailaren 1ean, Mari Jose Olaziregiren "Euskal literatura eta kultura munduan, bere garrantzia eta hedapena" hitzaldiarekin bukatu da hizlari euskaldunen tartea "Unterwegs zwischen Kulturen" hitzaldi-zikloan, Leipzig-eko unibertsitatean.

Lau euskal gonbidatu pasatu dira aurtengo udako seihilekoan Leipzigetik. Aiora Jaka EHUko irakaslea eta itzulpengintzan aditua, Miren Ibarluzea Parisko Sorbonne Unibertsitateko euskara irakurlea, Iban Zaldua idazle eta kritikaria eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria. Beraien egonaldiei esker hitzaldi, klase edota ipuin-irakurketak antolatzeko parada izan dute irakurletzan. Horrez gain, Leipzigeko ikasleak "Euskara Jendea" dokumentalaren azpitituluen itzulpena egiten ari dira, eta joan den astean Juan Carlos Etxegoien ,Xamar, dokumentalaren autorearekin hitz egiteko aukera izan zuten Mintzanet saioaren bidez.

Leipzigeko euskara irakurletzak eskerrak eman dizkie seihileko honetan ekitaldiok antolatzen lagundu dieten guztiei.

Informazio osatua topa dezakezu irakurletzak sortutako liburuxka digitalean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu