Euskal Jaiak Poznaneko Unibertsitatean!

2015/04/29

Euskara. Kultura. Mundura.

Apirilaren 15etik 24ra Euskal Jaiak antolatu diuzte Poznan-en, bertako euskara eta euskal kultura irakurletzaren laguntzaz. Orotariko jarduerak antolatu dituzte urtero euskalgintza omentzeko antolatzen duten jaialdian, hala nola Facebookeko lehiaketa bat. Bertako Etxepare Institutuko irakurle Maialen Sobrinok kontatu digunez, ederki pasa dute ikasleek euskal kultura munduratzen.

Asteazkenean, apirilaren 22an, euskara klase irekiak antolatu zituzten unibertsitatean, eta baita hainbat hitzaldi:  Artur Jablonscziren eskutik  "Txikiak Handi, eusko-kaxubiar proiektua" eta Aitor Arruzarenetik "Euskal komikigintza". Herri kirolak ere izan zituzten ikasleek, eta eguna bukatzeko, pintxo lehiaketa-jolasa antolatu zuten: begiak itxita pintxoak jan eta osagaiak asmatu behar zituzten parte hartzaileek.

Ostegunean, aldiz, unibertsitateko hall-ean mural bat osatu zuten postit-ekin. Bertatik pasatzen zen jendeak hitz bat idazten zuen polonieraz eta ikasleek ondoan hitz hori berbera euskaraz ematen zuten. Hitz guztiek, elkarren ondoan, osatu zuten murala. 

Argazki erakusketa ere egon zen ikusgai, Euskal Herrian egondako poloniar ikasleek egindako argazkiak jasotzen zituena, eta osatzeko, Euskal Herriko bizipenak kontatu zituzten ikasleek. Eguna borobiltzeko euskal ipuinak kontatu zituzten musikaz lagunduta.

Ostiralean, azkenik,  Bertsolari filma eta bertsolaritza-rapa izan zituzten jaialdian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu