Euskal Herriko eta Valentziako Politika linguistiko familiarrak

Euskara. Kultura. Mundura.

Universität Konstanz: politika linguistiko familiarrak
  • 16
    Api 2025
    Konstanza

Apirilaren 16an, Euskal Herriko eta Valentziako Politika linguistiko familiarrak aztergai izango dituzte, Universität Konstanzen.

2023/24ko ikasturtean Etxepare Euskal Institutua eta Institut Ramon Llull-en arteko hasitako lankidetza jarraituz, eta bi komunitate hauen errealitate eleaniztunak ikustarazteko xedearekin, Kataluniako edota Euskal Herriko irakasle/ikertzaile bana gonbidatu dira, Konstantzako Unibertsitateko ikasle zein komunitate ikertzailearentzat interesgarri izan daitekeen konferentzia eskaintzeko. Aurtengo gaia Euskal Herriko eta Valentziako linguistika politiko familiarretara bideratuko da. Aldi berean, bai euskararen zein katalanieraren dagoeneko egoera soziolinguistikoa deskribatuko da.

Apirilaren 16an, Universität Konstanzen egingo den topaketa honetan parte hartuko dute UPV/EHUko Maite García-Ruiz irakasleak eta Bartzelonako Unibertsitateko Avel·li Flors irakasleak, elkartruke akademiko eta soziolinguistiko interesgarri bat aurrera eraman dadin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu