Euskal eta flandriar eragileen topaketa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
31Mai 202203Eka 2022Brusela / Gante / LovainaEuskal eta flandriar eragileen topaketa
Euskal Herriko sortzaile eta kultura eragileak Flandriara joan dira topaketa profesionalak egitera, Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ekimenari jarraipena emanez. Pasa den 2021eko azaroan 15 flandiar eragile Donostia, Bilbo eta Gasteizen izan ondoren, Brusela, Gante eta Lovaina hirietara bidaiatuko dute beste hainbeste euskal eragilek, bi lurraldeon arteko kultur harremanak estutu eta kultur erakusleihoak eratzeko helburuarekin.
Horrela, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra, bisita, bilera eta bestelako jardueratan parte hartzeko aukera izango dute 15 euskal eragile eta kultur ordezkarik. Elkar ezagutzea areagotzeko, bi herrialdeen arteko kultur trukaketak sustatzeko, bi aldeetako sorkuntza eta hedapena bultzatzeko, esperientzia eta ezagutza trukatzeko, eta kultur erakusleihoak eratzeko helburuarekin antolatu ditu Flandria eta Euskadiko kultur eragileen arteko topaketa hauek Etxepare Euskal Institutuak.
Elkar ezagutzea areagotzeko, bi herrialdeen arteko kultur trukaketak sustatzeko, bi aldeetako sorkuntza eta hedapena bultzatzeko, esperientzia eta ezagutza trukatzeko, eta kultur erakusleihoak eratzeko helburuarekin antolatu ditu topaketa hauek Etxepare Euskal Institutuak.
Arte eszenikoen, zinema eta ikus-entzunezkoen, literaturaren, musikaren, artearen eta hizkuntzaren alorreko eragileak bilduko dira, publiko zein pribatuak.