Euskal balezaleen hilketa Islandian - (1615) IV. Mendeurreneko ekitaldiak

2015/03/31

Euskara. Kultura. Mundura.

2015ean 400 urte beteko dira Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzale erail zituztela bertako biztanleek. 1615eko irailean, ekaitz batek haien baleontziak txikitu ondoren, Islandian hilabete luzez geratu behar izan zuten, eta bertako agintariekin arazoak izan ostean, bertako sheriffak euskaldunak akabatzeko agindua eman zuen. Islandiarrek hala egin zuten, eta 32 euskal arrantzale, guztiak gipuzkoarrak, bertan hil zituzten. Halere, urte hartan bertan, Jón Gudmunsson-ek (Jón Laerdi edo “jakintsua” ezizenez ezaguna) saiakera bat idatzi zuen gertakari hauen inguruan, “Espainiarren (euskaldunen) urperatze eta hilketen egiazko istorioa”, non salatzen zuen sheriff-ak jende errugabea hil zuela.

Gertaera latz hauekin hasi ziren euskaldunen eta islandiarren arteko harremanak, baina ikerketa historiko, indusketa arkeologiko eta dokumentu linguistikoek (euskara-islandiera pidgin hizkuntzaren 4 hiztegitxoak kasu) erakusten dute XVII. mendean  euskaldunen presentzia oso esanguratsua izan zela irla hartan, eta euskaldun eta islandiarren artean elkartruke oparoa egon zela hala merkataritzan nola kultura mailan.

IV. Mendeurren honen karietara, Etxepare Euskal Institutuak, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies guneak, Santa Barbarako Unibertsitateko Barandiaran Chair for Basque Studies katedrak,eta AIB Euskal Islandiar Erakundeak nazioarteko kongresu akademikoa antolatu dute Reykjavik-eko Unibertsitate Liburutegi Nazionalean. Honetan parte hartuko dute, besteak beste: Bill Douglas eta Xabier Irujo (Nevadako Unibertsitatea), Einar G. Pétursson, Torfi Tulinius eta Helgi Þorláksson (Islandiako Unibertsitatea),  Alvaro Aragon eta Mari Jose Olaziregi (Euskal Herriko Unibertsitatea-Etxepare Institutua), Viola Miglio (Kaliforniako Unibertsitatea), Michael M. Barkham (Cambridgeko Unibertsitatea), Rikardo Etxepare eta Aurelia Arkotxa (IKER, Bordeleko Unibertsitatea).

EUSKAL BALEAZALEEN HILKETA ISLANDIAN  (1615)

IV. MENDEURRENEKO EKITALDIAK

Bestetik, honako kultur ekitaldiak ere antolatu dira: Oreka TX eta Islandiar musikarien kontzertu bat, eta Euskaldunen eta Islandiarren arteko Berradiskidetze Ekitaldi Sinbolikoa. Berradiskidetze ekitaldi sinboliko honetan, islandiar agintariek barkamena eskatuko diote gipuzkoar agintariei, eta plaka bat jarriko da euskal baleazaleen oroimenez.  

Gertaera historiko honen IV. mendeurreneko ekitaldi hauek antolatzeko, ezinbestekoa izan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Islandiako Gobernuaren babesa.

PROGRAMA OSOA

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu