Euskal arteak bere indarra erakutsiko du ARCO Madrilen

2025/03/05

Euskara. Kultura. Mundura.

Madrilgo ARCO Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak zabaldu ditu 44. edizioaren ateak eta aurten ere euskal artearen ordezkaritza zabala izango da bertan.

Euskal Herriko bi galeriak parte hartuko dute, 2025ko ARCOmadrid arte garaikideko azokan. Carreras Mugica Bilboko galeria azokaren programa orokorraren barruan dago, eta Villa Magdalena, Cy Schnabel komisario eta idazleak 2020an Donostian sortutakoa, lehenengoz, Opening galeria berriei eskainitako atalean. 

Hogei euskal artistak beste galeria batzuetan erakutsiko dituzte beren lanak: Sahatsa Jauregi (The Ryder galeria); June Crespo (Ehrhardt Florez galeria); Nora Aurrekoetxea (Juan Silio galeria); Ines Medina (Jose de la Mano galeria); Mari Puri Herrero (Alvaro Alcazar galeria); Juan Luis Moraza, Manu Muniategiandikoetxea eta Bene Bergado (Espacio Minimo galeria); Esther Ferrer eta Itziar Barrio (Angels galeria); Asier Mendizabal (Projects D galeria); Esther Ferrer (1 Mira galeria); Ibon Aranberri eta Francisco Ruiz Infante (Elba Benitez galeria); Josu Bilbao eta Itziar Okariz (Et Hall galeria); Elena Aizkoa (Rosa Santos galeria); Karlos Martinez Bordoy (Formato Comodo galeria); eta Nahia del Castillo (Stand Prado Museoa).

Ibone Bengoetxea Kultura Sailburu eta lehen Lehendakariordea izan da azoka irekitzeko ekitaldian, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin eta Imanol Otaegi Etxepare Euskal Institutuko Euskal Kulturaren Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria batera.

Ibone Bengoetxeak Bilbon errotutako June Crespo nafarraren ´Solar´ lana bisitatu du, Ehrhardt Florez galerian (martxoaren 6tik apirilaren 4ra); Gema Intxausti gernikarraren ´The Illicit Meeting´ lana, Bilboko La Taller erakusketa-espazioarekin elkarlanean, Nadie Nunca Nada No galerian (martxoaren 5ean eta 6an, aldez aurreko hitzorduarekin); eta Nora Aurrekoetxea bilbotarraren lana Juan Silio galerian, ´Misty Floors Wet Skies´ (otsailaren 1etik martxoaren 29ra). 

Bestalde, lehendakariordeak nabarmendu du Etxepare Euskal Institutuak betetzen duen papera munduan euskal kultura transmititzen: “Etxepare oinarrizko tresna da munduan gu ezagutarazteko.  Hizkuntza, sormena eta nortasuna garena transmititzen duten eta Euskadi mapa globalean kokatzen duten elementuak dira. Horregatik, Etxepare Institutuak Euskadiko sortzaileen, eragileen eta erakundeen arteko lankidetzari ematen dizkion bultzada eta babesa funtsezkoak dira Euskadi Globala estrategiarako”.

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu