Euskal arte garaikidea hizpide izan zen Parisen
2015/04/07
Euskara. Kultura. Mundura.
Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitatea arte garaikidearen topagune bilakatu zen martxoaren 30ean. Artisten arteko loturak sortzeko parada izan zen Arte Garaikidea: pentsatzeko espazioak sortzea. Galizia, Euskal Herria, Kataluniaizenburudun jardunaldia, Etxepare Euskal Institutuko irakurle Miren Ibarluzeak antolatu zuena.
EHUko Arte Ederren fakultateko bi irakasle Lorea Alfaro García eta Jose Ángel Lasa Garikano eta Parisen bizi den Marga Berra Zubieta grafista euskalduna giro atsegin eta gertukoan aritu ziren bertaratutako entzuleriaren aurrean. Horien artean zegoen, esaterako, Marta Ponsa, Jeu de Paume museoko arduradunetako bat, artista euskaldunak ezagutzeko gogoz, eta Alicia Koff-ekin batera Katalunia ordezkatu zuena jardunaldietan. Galiziatik, berriz Misha Gola izan zen Parisen.
Artisten proiektuen gaineko gorabeherak entzun eta, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko arte garaikidean murgildu ziren parte hartu zuten ikasle eta artezaleak. Pentsatzeko espazioak sortzea izan zen jardunaldiaren asmoetako bat, eta hain zuzen bere, Jose Angel Lasak azpimarratu zuenez: “Filosofoak pentsatu egiten du, zientzialariak pentsatu egiten du, eta artistak pentsatu egiten du. Nork bere tresnak dauzka, eta egungo gaien inguruan pentsatuta sortzen da arte garaikidea, nork bere pentsamendua eraikita”