Euskal arte eszenikoak nabarmendu dira Max sarietan

2023/04/18

Euskara. Kultura. Mundura.

Apirilaren 17an, XXVI. Arte eszenikoetako Max sarien gala izan zen Gran Teatro Fallan, Cadizen. Arte Eszenikoen esparruan profesionalen lana eta urteko ekoizpen garrantzitsuenen kalitatea saritzeko eta aintzatesteko galan, lau euskal produkzio sarituak izan dira.

Antzerki-lanaren egokitzapen edo bertsio onenaren sariaren irabazlea Maria Goiricelaya Burón izan da, ´Yerma´ obrarengatik.

Federico Garcia Lorcaren ‘Yerma’ (1934) obraren egokitzapen honetan, Lorcak jatorrizko obran landu zuen gaia berreskuratzen du Goiricelayak, zuen seme-alabarik izan ezin dituen emakume baten istorioa, alegia. Protagonistak inoiz nahi izan ez duen zerbait nahi duela sinesteko presioa jasaten du, eta horrek gatazka biologiko eta emozional saihestezina sortzen dio. Obra garaikide honetan, naturala eta ederra obsesibo eta mingarri bihurtzen da, eta desirak indarrez eramaten du maitasuna.  

Ikuskizun eszenikorako musika-konposizio onenaren sariaren irabazlea Pascal Gaigne izan da, Kukai Dantza Konpainiaren ‘Eta orain zer?’ obran egindako lanarengatik.

Obra honek dantzaren bidez gizartea batzeko helburua du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatu eta partekatzea ahalbidetzen du lan honek.

Ekoizpen lan onenaren sariaren irabazlea Ttantaka konpainiak jaso du, ´Sexberdinak´ obran egindako lanarengatik.

Obrak bi lagunen arteko hazkunde pertsonaleko historia kontatzen dute, umorez eta minez. Garun-paralisia duen kazetari batekk eta kontraesanetan murgilduta dabilen gozoki-saltzaile batek inolako konplexurik gabe azalduko dituzte beren bizipen afektibo sexualak, gutako bakoitzak, bere paralisi partikularrarekin, beldur, amets eta ilusio desberdinak ditugula erakusteko.

Eszena-zuzendaritza onenaren saria Iñaki Rekartek jaso du ‘Supernormales’ obran egindako lanarengatik.

Obra jolas komiko bat da, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboaren inguruan ditugun aurreiritziei aurre egiten diena. Aurreiritzi horiek gizarte neoliberal eta patriarkal baten barruan sortu dira, baina, batez ere, gaitasun osoa duten pertsonen artean. Izan ere, haien gorputzak, errealitateak, premiak eta bizitzak, inposatutako erritmoan sortu ezin daitezkeenak, aurretik nola pasatzen diren ikustea baino ez zaie geratzen.

Euskal arte eszenikoek geroz eta nabarmentasun eta aintzatespen handiagoa dute. Max  sarien palmaresak adierazi duen bezala, euskal sorkuntza arte eszenikoen panoramaren eragile, autore eta ekoizpen esanguratsuenen artean kokatzen da.  

Etxepare Euskal Institutuak, kalitatezko jarduera artistikoak sustatu; sortzaile, artista eta kultura-sektoreetako profesionalen mugikortasuna bultzatu; eta euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntza bideratzeko lan egiten du. Arte eszenikoei dagokionez, nabarmentzekoak dira Kolonbiako Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiarekin elkarlanean sortutako ‘Ventana Vasca’ fokua eta Saison-Quebec Pays Basque 2021-2022 Euskadi eta Quebecen arteko programa kulturala, non nazioarte mailan euskal sorkuntzaren presentzia eta elkartruke kulturalak sustatu diren.  

2023an XXVI. Max sarietan txapeldun izan diren euskal produkzio eta konpainiek ikusgarritasun handia izaten jarraituko dute nazioarteko oholtzan, Etxepare Euskal Institutuak herriarteko eragileekin batera sustatukotako konexioen bitartez antolatutako programa eta egitasmo kulturalen aterkipean.  

Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak 2022an Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan sortutako ‘Ventana Vasca’ foku bereziari jarraipena emanez, 2023ko apirilean Tanttaka Teatroa eta abuztuan Kukai Dantza konpainiaren arituko dira Kolonbiako hiriburuko erreferentziazko kultur gune honetako oholtzan.

Iaz, Bogotako  Teatro Mayorreko ‘Ventana Vasca’ zikloan Maria Goiricelayaren ‘Altsasu’ (La Dramática Herrante) obrak parte hartu zuen, beste euskal produkzioekin batera. Bestalde, 2022an hainbat euskal dantza taldek parte hartu zuten Festival Quartier Danses: Focus Basque dantza zikloan, Saison-Quebec Pays Basque proiektuaren barruan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu