Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 280.122.244 euro fakturatu zituen iaz, aurreko ekitaldian baino % 0,87 gehiago. Sektoreak 5.159 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dauden biztanleen % 0,50, eta horrek esan nahi du langile-kopurua % 1,26 areagotu dela 2013aren aldean.
2015eko ekitaldirako aurreikuspenen arabera, enplegua % 1,80 igoko da eta fakturazioa % 1,93, hurrenez hurren. Gipuzkoako eta Bizkaiko erakundeek nagusitasunari eusten diote, EAE osoko establezimenduen % 83 bi lurralde horietan baitaude. Datuak , LANGUNEren urteko Batzar Orokorra egin ondoren, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean aurkeztu ziren.
LANGUNEk (Hizkuntz Industrien Aurrekluster Elkartea Euskal Herrian) itzulpengintzan, hizkuntzen irakaskuntzan, eleaniztasunaren kudeaketan eta hizkuntza-teknologietan lan egiten duten 40 erakunde biltzen ditu (enpresak, zentro teknologikoak, erakundeak eta unibertsitateetako ikerketa-taldeak). Enpresa elkartuek EAEko hizkuntza-industriaren establezimendu guztien % 12 osatzen dute. 40 bazkideek 51,75 M€ fakturatu zituzten iaz, eta sektoreko enplegu osoaren % 25 hartzen dute Euskadin.

LANGUNEren Batzar Orokorrean, 2014ko Ekintza Planean planteatutako proiektu eta ekimen nagusien laburpena aurkeztu dute.. Hizkuntz Industriak Euskadirentzat sektore estrategiko gisa kokatzea da erronka nagusia. Ildo horretan, industria-sektore horrek honako hiru erronka hauei erantzun nahi die: euskal enpresetan hizkuntz aniztasunaren kudeaketa sartzea, espezializazio adimentsua ahalbidetzeko hizkuntz teknologiak sustatzea, eta Euskadiren hizkuntz eredua proiektatzea eremu urriko beste hainbat hizkuntzarentzat.
Jardunaldira gonbidatu gisa bertaratu ziren , batetik, Jorge Jiménez jauna, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, eta, bestetik, Iñaki Tellechea jauna, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria. Batak eta besteak bertatik bertara ezagutu nahi izan dituzte Hizkuntz Industrien sektoretik 2015. urterako garatzen eta planteatzen ari garen jarduera guztiak.