Euskadi eta Quebec-ek literaturaren bidez sendotu dituzte loturak Madrilgo 83. Liburu Azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-06-03

83. Madrilgo Liburu Azoka maiatzaren 31tik ekainaren 16ra egingo da. Imanol Otaegi, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendariak, Quebeceko liburu sektoreko ordezkariekin egindako topaketa batean parte hartu du.

Lan-saio honen helburua bi lurraldeen arteko kultur sinergiak garatzea izan da, Quebec-eko eta Euskadiko literaturaren sektoreko eragileen arteko loturak sendotzea eta euskal literaturaren eta literatura frankofonoaren arteko lankidetzak indartzea, Saison Québec - Pays basque (#QcPaysBasque) kultur konexioaren lankidetza-esparruan.

Itzulpenak euskal literatur sorkuntzaren nazioarteko hedapenerako zubi bat dira, eta Etxepare Euskal Institutuaren dirulaguntza ildoetako bat, hain zuzen ere, euskal itzulpengintza beste hizkuntza batzuetara bultzatzea da. Imanol Otaegik azpimarratu duenez, "euskal literatur lanen %6 bakarrik itzultzen dira frantsesera. Ez da nahikoa guretzat ".

Topaketa honetan parte hartu dute Imanol Otaegik, Eneko Bidegain idazleak; Maël Solen Picard, Bartzelonako Quebeceko Bulegoko zuzendariak; Louis Thibaut, Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioko Nazioarteko Gaien eta Esportazioaren Aholkulariak; Adèle Samjee, Bartzelonako Québeceko Bulegoko Kultur Gaien Agregatuak; Arnaud Fulon, Québeceko Liburuen Editoreen Elkarte Nazionaleko ordezkariak (Éditions Hurtubise, Éditions Marcel Dier, Éditions XYZ eta Éditions MultiMondes); eta Antoine Tanguy, Perendale Publishers Limited-eko nazioarteko edizioen arduraduna edizio frantsesen oordinatzaileak.

Imanol Otaegik euskal literaturaren argazki orokora eskaini zuen Eneko Bidegain euskal idazlearekin batera, eta Basque. Books.-en estrategia eta Etxepare Euskal Institutuak itzulpengintzarako eskaintzen dituen dirulaguntzak aurkeztu zituen. Quebeceko sektoreko ordezkariek ere antzera aurkeztu zuten beren eskualdeko literatura-sektorea. Partehartzaileek etorkizunean bientzat interesgarriak izan daitezkeen lankidetza aukera ezberdinak aztertu zituzten.

Quebeceko eta Euskal Herriko literatura Madrilgo Liburu Azokan

Quebeceko literaturaren sektoreko ordezkaritzak gida bat argitaratu du penintsulako hizkuntzetan argitaratu diren eta une honetan sa dauden quebectarren lanei buruz. Gida honetako testuak euskaraz ere badaude. Aiora Jakak itzuli ditu, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez. Azokaren egunetan, hala nahi duten irakurleek penintsulako hizkuntzetara itzulitako literatura quebectarra ezagutzeko aukera izango dute, Quebecek duen standean, azokaren pasealeku nagusian.

Bestalde, Madrilgo 2024ko Liburu Azokak euskal ordezkaritza izango du aurten ere. Astiberri  (324 stand) eta Consonni (331 stand) euskal argitaletxeak standa izateaz gain, ekitaldian zehar programatutako hainbat jardueratan parte hartuko dute.

Euskal leihoa Madrilgo "Perpetuum mobile" erakusketan (PhotoEspaña)

Quebecekin izandako topaketan parte hartzeaz gain, Otaegik eta Jokin Labayenek, Etxepare Euskal Institutuko kultura teknikaria, PhotoEspaña jaialdian ireki berri den ‘Perpetuum mobile’ erakusketa bisitatu ahal izan zuten. Erakusketak sei euskal argazkilarien lanek osatutako Euskal Leihoa du, Etxepare Euskal Institutuaren eta jaialdiaren arteko lankidetzari esker.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu