Etxepare-Korrika bideo lehiaketako saria... Liverpooleko ikasleentzat!!!
2015/02/27
Euskara. Kultura. Mundura.
Korrika 19ren atarian, Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu dute Institutuak berak eta Korrika /AEK-k. Lehiaketa honen bidez, munduko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura ikasten duten lagunak ere euskahaldun direla erakutsi nahi izan dute erakundeek, Korrikaren berri nazioartean gehiago zabaltzearekin eta martxoaren 19ra begira girotzen hastearekin batera.
18 bideo sortu dituzte guztira ikasleek, zein baino zein jatorragoa -ikusi bideo guzti-guztiak gure YOU TUBEko kanalean!-. Baina bakar bat baino ezin nabarmendu, eta, erakunde biek gaur erabaki dutenez, sariketa Liverpooleko lau ikaslek sortutako bideoak eskuratu du!!! Saria, barnetegi batean egonaldia izango da… euskahalduntzen jarraitzeko! Zorionak!
Hemeretzigarrenez, martxoaren 19an abiatuko da Korrika Urepeletik eta 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du, ibilbidea Bilbon bukatzeko, martxoaren 29an. Korrikaren mezua, ordea, muga guztiak hautsita mundura zabalduko da, bi urtero egiten duen legez: aurten ere ez dira “Korrika txikiak” faltako nazioarte mailan, asko baitira mundu osoan atxikimendua erakusten duten taldeak. Etxepare Euskal Institutuak ere makina bat peto erosi ditu aurten ere, munduko unibertsitateetako ikasleek ere tipi-tapa.tipi-tapa aritu daitezen martxoan!